Frantziak hizkuntza inklusiboa debekatu du eskoletan

Frantziak hizkuntza inklusiboa debekatu du eskoletan Hizkuntza barneratzailearen aurka azaltzen diren batzuk diote hizkuntza tradizionalak arriskuan jartzen dituztela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-hizkuntza-inklusiboa-debekatu-du-eskoletan/@@download/image/Francia-prohibe-oficialmente-el-lenguaje-inclusivo-en-los-colegios-a-nivel-nacional.jpg
2021/05/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hizkuntza barneratzailearen aurka azaltzen diren batzuk diote hizkuntza tradizionalak arriskuan jartzen dituztela.
Frantziak hizkuntza inklusiboa debekatu du eskoletan

Hizkuntza ez sexista bezala ere ezagutzen dena eztabaidagai izan da urteetan bai Frantzian eta baita beste zenbait herrialdeetan ere. Honen aurka azaltzen direnek "aberraziotzat" dute, euren ustez hizkuntzak arriskuan jartzen baititu. Aldekoek ordea defendatzen dute hizkuntza barneratzaileei esker mundua leku justuago bat dela. 

Hezkuntzako ministro frantsesak, Jean-Michel Blanquer-ek, eskoletan idazketa inklusiboaren inguruan sortu den eztabaida amaitutzat eman nahi izan du: "Inklusiboa bezala ezagutzen den idazketa, puntu erdia erabiltzen duena modu femeninoak eta maskulinoak modu orokorrean erabiltzen direnean, debekatu egin behar da". Horrelaxe adierazten du Estatuko ohar ofizial batean.

"Gure hizkuntza altxor ederra da eta gure ikasle guztiekin partekatzeko bokazioa dugu, bere edertasuna eta jariakortasuna, ika-mikarik gabe eta manipulaziorik gabe", gehitzen du komunikatuak. 

Hau esan badu ere hezkuntza ministroak, zenbait hitzen feminizatzea babestu du, batez ere lanbideei dagozkionak, beti ere arau gramatikalak errespetatzen baditu. Honela, les député·e·bezalako grafiak desagertu egin beharko dute ikasgeletatik. Grafia hauek maskulino pluralaren (députés) eta femeninoaren (députées) arteko konbinazioa dira diputatua hitzean. Modu honek pluralean genero maskulinoa jartzea ukatu nahi du.