Frantziak animalien salmenta debekatuko du eta adopzioa sustatu

Frantziak animalien salmenta debekatuko du eta adopzioa sustatu Animaliak kaioletan salgai dituzten maskoten dendak desagertu egingo dira Frantziar Estatuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-animalien-salmenta-debekatuko-du-eta-adopzioa-sustatu/@@download/image/VQ43U5DVDVHZRNREU4KKOSSRVY.jpg
2022/07/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Animaliak kaioletan salgai dituzten maskoten dendak desagertu egingo dira Frantziar Estatuan.
Frantziak animalien salmenta debekatuko du eta adopzioa sustatu

Izan ere, kaleetan eta txakurtegi zein bestelakoetan animalia kopuru izugarria dago norbaitek adoptatuko zain. Badirudi Frantziar gobernua horretaz jabetu dela eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera herrialdeko maskota dendetan txakur eta katuak saltzea debekatuko da. Horretaz gain, kale txakurren adopzioa sustatuko da animali hauen balioa azpimarratuz eta kontzientziazio kanpaina bat burutuz. Zein gara bada gu bizidun bati prezio bat jartzeko?

Debeku honetaz gain, animaliekin bizi direnek hauei tratu txarrak ematen badizkiete, eta tratu txar hauek frogatzen badira, sentsibilizazio ikastaroa burutu beharko dute.