Frantziak aldi baterako kontratuak egiten dituzten enpresak zigortuko ditu

Duela egun batzuk, Eduard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri zuen aldi baterako kontratuez abusatzen duten enpresak zigortzen hasiko direla. Neurri horrekin, Frantzian aldi baterako kontratu prekarioei mugak jartzea espero dute, benetan beharrezkoak direnean erabiltzeko, eta ez langileak botatzerakoan kostuak murrizteko, orain arte gertatu bezala. Hala, hemendik aurrera kontratu mota hauek modu abusiboan erabiltzen dituzten enpresak zigortuko dituzte.
NOLAKOA DA FRANTZIAK ONARTU DUEN ARAUA?
Datorren astean jakinaraziko dituzte arau berri honen nondik norakoak, baina aurreratu dutenez, kotizazio altuagoekin zigortuko dituzte. Hala, kaleratze merkeekin "aurrezten" dutena kotizazio bidez ordaindu beharko dute, eta beraz, kaleratze horiek ez dira horren errentagarriak izango.
IDEIA ONA AL DA?
Langile finkoak lehenestea beti da ona, bai langileentzat (segurtasun ekonomikoa, esperientzia, lasaitasuna) eta baita enpresarentzat ere (langile zoriontsuagoak, produktiboak). Gainera, zehaztugako kontratudun langileek gehiago gastatzen dute, eta horrek ere, on egiten die enpresei. Dena den, langile finkoak kaleratzea zailagoa eta garestiagoa da ere; horregatik, enpresa askok nahiago dute aldi baterako kontratatu. Frantziak ateratako arau berriarekin, baina, enpresek ez dute abantaila hori izango.
ETA HEGO EUSKAL HERRIAN, NOIZKO?
Oraingoz ez da halako legerik onartu, nahiz eta eztabaida mahai gainean jarri duten behin baino gehiagotan. Ez dugu ahaztu behar, Espainia dela Europako Batasun osoan aldi baterako kontratu gehien egiten dituen herrialdea.