Frantziak abortatzeko epea 12 astetatik 14 astetara luzatu du

Frantziak abortatzeko epea 12 astetatik 14 astetara luzatu du Frantziako Asanblea Nazionalak abortatzeko epe-muga legala bi astez luzatu du, 12 astetatik 14ra. Legegintza aldeko 135 botorekin eta aurkako 47rekin onartu da, eta Albane Gaillot diputatuaren hitzetan "emakumeen bizitza aldatuko du". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-abortatzeko-epea-12-astetatik-14-astetara-zabaldu-du/@@download/image/frantzia bortua.jpg
2022/03/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Frantziako Asanblea Nazionalak abortatzeko epe-muga legala bi astez luzatu du, 12 astetatik 14ra. Legegintza aldeko 135 botorekin eta aurkako 47rekin onartu da, eta Albane Gaillot diputatuaren hitzetan "emakumeen bizitza aldatuko du".
Frantziak abortatzeko epea 12 astetatik 14 astetara luzatu du

Zifra ofizialen arabera, urtero, 2.000-5.000 emakume frantziarrek atzerrira bidaiatzen dute euren haurdunaldia modu boluntarioan eteteko. Gaillot-ek azaldu du, baliabide faltagatik, kanpora joan ezin daitezkeen emakumeak ere badaudela,"zaurgarriagoak, gazteenak, eta osasun sistematik eta informaziotik aldenduenak daudenak". Horiei guztiei abortatzeko eskubidea bermatu nahi die lege berriak. 

Ez da aldaketa bakarra, ordea. Legeak, emaginei, abortua segurtasunez egiteko praktikak eskainiko dizkie, ekintza hau burutu lezaketen profesionalen kopurua zabalduz. Gainera, kontaktu zerrenda bat ere osatuko da, mediku eta emaginen helbide eta zenbakiekin. Zerrenda hau beste profesionalen esku edota abortua burutu nahi dutenentzat eskuragarri egongo da. 

2019an, Frantziar Estatuan 232.000 emakumek abortatu zuten, errekorra hautsiz. Askok atzerrian eten behar izan zuten haurdunaldia, euren epe-muga legala amaitua zelako. Frantzian, abortua legala da 1975. urtetik.