Frankistak eta euskara

Frankistak eta euskara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frankistak-eta-euskara/@@download/image/34p17-2.jpg
2012/12/13
berria
Frankisten artean, izan da euskara ikertu eta, nolabait, sustatu duen jendea. Haietakoa zen Antonio Tovar filologo espainiarra —argazkian zutik, Koldo Mitxelena, Pedro Saiz, Aita Villasante eta Marcelino Orejarekin—. Consuelo Lurruzea gasteiztarrarekin ezkondu zen, eta hala sortu zitzaion euskara ikasteko gogoa. Hona berak esandakoa:  "Euskara arazo historikoa da. Europako mendebaldearen jatorri iluna argitzen duena. Hala ere, etorkizunean arazo izaten jarraituko du (...). Euskararen biziraupena tradizio baten biziraupenean datza eta".