Frankismoaren diktadurapean askatasunari kantatzen zioten abeslariei buruzko liburua

Frankismoaren diktadurapean askatasunari kantatzen zioten abeslariei buruzko liburua Euskal Kantagintza Berria taldeko Colette Larraburuk Ipar Euskal Herriko kantariei buruzko liburua argitaratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frankismoaren-diktadurapean-askatasunari-kantatzen-zioten-abeslariei-buruzko-liburua/@@download/image/120_musikariak7_MaiteIdirin.jpg
2021/12/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Euskal Kantagintza Berria taldeko Colette Larraburuk Ipar Euskal Herriko kantariei buruzko liburua argitaratu du.
Frankismoaren diktadurapean askatasunari kantatzen zioten abeslariei buruzko liburua

Kantari hauek, Francoren diktadurapean Bidasoa zeharkatzen zuten, euskaraz, Euskal Herriaren askatasunari buruz, torturez... abesteko. Liburua frantsesez aurkeztu zen urrian Sarako Idazleen Biltzarrean eta euskaraz Durangoko Azokan aurkeztuko da abenduaren 5ean, mintzaldi-kontzertu batekin.

Sekula entzun gabeko anekdotak irakurri ahalko dira bertan. Horretarako testigantza ugari bildu ditu Larraburuk, gehienak protagonisten ahotik bertatik: Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Joanes Borda, Beñat Sarasola, Panpi Lacarrieu, Pier Pol Berzaitz, Eneko Labeguerie, Eñaut Etxamendi...

Testigantza grafikoa ere badakar liburuak. Irudi gehienak Daniel Velez argazkilari ezagunarenak dira.
Guzti horren transmisioa egon dadin sortu duela liburu hau adierazi du idazleak: "Aztarna bat gelditu behar da gazteak, eta gu ere, kontura gaitezen nondik datorren euskara atxikitzeko, euskal herriari bere duintasuna itzultzeko borroka hori".

Liburuaren aurkezpena jada hasi da eta bihar, euskararen egunean, Ligi-Athereiko Uhaitza landa etxean izango da, abenduaren 5ean Durangoko Azokan, 11n Baigorriko Bixentaenean eta 17an Arantzolan. Urtarrilerako ere data batzuk finkatua daude oraindik ezagutzeke badaude ere.