Frankenweenie

1984an errodatu zuen Burtonek Frankenstein doktorea bailitzan Sparky txakurra berpiztu nahi zuen haurrari buruzko film laburra. Beldurgarriegia zela argudiatuta, Disneyk Burton kaleratu eta ez zuen filma pantaila handira eraman. Ia hiru hamarkada geroago, baina, iritziz aldatu du ekoiztetxeak eta animaziozko film luzea egiteko aukera eman diote zuzendariari. Nola aldatu diren gauzak.