Frank taldearen 'Atlas' diskoa kalean!

Frank taldearen 'Atlas' diskoa kalean! Musika talde donostiarraren lanak ikusi du argia; urtarrileko GAZTEZULOn egindako elkarrizketan aurreratu ziguten bezala, iritsi da abesti berriekin gozatzeko unea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frank-taldearen-atlas-diskoa-kalean/@@download/image/0012473346_10.jpg
2018/02/28
berria
Musika talde donostiarraren lanak ikusi du argia; urtarrileko GAZTEZULOn egindako elkarrizketan aurreratu ziguten bezala, iritsi da abesti berriekin gozatzeko unea.
Frank taldearen 'Atlas' diskoa kalean!

Iritsi da unea; gaurtik aurrera, dendetan topatuko duzu Frank musika talde donostiarraren Atlas bigarren diskoa. 

 

Andoni Etxebeste (bateria) Christian Rodriguez (baxua), Iñigo Bailador (gitarra), Sara Comeron (ahotsa eta gitarra) musikariek osatzen dute taldea. Urtarrileko GAZTEZULOn Gaizka Izagirrek elkarrizketatu zuen taldea LABEAN atalerako, eta bertan aurreratu ziotenez, disko berriko abesti guxtiak ingelesez dira, eta erreferentzia eklektikoz josia dago: Neil Young, Nino Bravo, Bach, AC/DC, Sonics, Sam Cooke, Terry Reid, Muse...

 

Disko berriarekin batera, urtarrilean bideoklipa atera zuen taldeak Andres Daniel Sainzek zuzendua; taldeak komentatu zigunez, esperientzia ikaragarria izan zen, haientzat erabat ezezaguna zen unibertso batean murgiltzeko aukera eskaini zielako, oso magikoa.

 

 

 

ELKARRIZKETA OSORIK IRAKURTZEKO GOGOZ GELDITU ZARA? Egin HARPIDETZA DIGITALA edo eskuratu urtarrileko zenbakia ONLINE DENDAN!