Fragments of freedom

Fragments of freedom https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fragments-of-freedom/@@download/image/2p12-2.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Asier Leoz
Morcheeba
2.zenbakia
"1994an diskoak saldu nahi bazenituen, Portishead-en antza eduki behar zenuen, orain nahi duguna egiten dugu". Horiek Morcheeba taldekoen hitzak dira. Gaur egun Morcheebak ez du inoren itzalean egon beharrik aurrera egiteko. Askatu egin dira, eta egin duten lehenengo gauza argiak piztea izan da, gela ilun samar zegoen eta. Ez, trip-hop hitza ez duzu lan honetan sartzerik edukiko, Stevie Wonder edo Marvin Gaye-ren diskoei ez dagokien bezala. Fragments of freedom soul kantu bilduma da, baikorra eta koloretsua, eta Morcheeba, soul talde on bat.