Fountayne Mountain

Fountayne Mountain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fountayne-mountain/@@download/image/The_See_See_Fountayne_Mountain.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The See See
135.zenbakia
Fountayne Mountain
Aurten entzun dudan proposamen borobilenetarikoa da Erresuma Batutik datorren talde honen bigarrena. 60ko hamarkadako soinuetatik edaten duen banda bikaina da, horren erakusle disko honetan jaso dituzten hamabi kantak. Doinuok folkean eta psikodelian iltzaturik daude. Hala, Love eta Byrds ereduak dituzten arren, abestiei garaikidetasuna darie zulo guztietatik, Spacemen 3 edo My Bloody Valentin-en bidetik, besteak beste. Sweet Hands eta The Day That Was the Day piezak modernitate horren bi adibide esanguratsu dira. Makina bat entzunaldi merezi du.