Foucaulten pendulua

Foucaulten pendulua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/foucaulten-pendulua/@@download/image/22p25-2.jpg
2012/12/13
berria
Gaur egun gauza jakina da Lurrak ardatz baten inguruan bira egiten duela. Era berean, badakigu izarrak zeruan mugitzen direnean, mugimendu hori ez dela benetakoa.
XIX. mende bukeran denak bat zetozen Lurrak bira egiten zuela. Hala ere, ez zegoen esperimentuetan oinarritutako inongo frogarik.
Michael Foucault, ordea, pendulua beti plano berean kulunkatzen zela pentsatu zuen. Beraz, Lurrak penduluaren azpian bira egiten badu, gure irudipenak honakoa izan behar du: penduluaren kulunkatze planoa biratu egiten da.
Esate baterako, demagun lurzorua erlojua dela eta gu 12.00en aurrean jartzen garela. Kontua da une jakin batean penduluak 12.00etatik 06.00etara mugitu behar duela eta minutu batzuk beranduago, berriz, 01.00etatik 07.00etara.
Foucaultek esperimentua egin eta Lurrak haren ardatzaren bueltan bira egiten zuela frogatu zuen.