Fotolog berpiztuko dute

Fotolog berpiztuko dute Heldu gogor! Horrenbeste lotsa pasa arazi zigun sare soziala bueltan da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fotolog-berpiztuko-dute/@@download/image/fotolog.jpg
2018/05/31
berria
Heldu gogor! Horrenbeste lotsa pasa arazi zigun sare soziala bueltan da!
Fotolog berpiztuko dute

Facebook, Instagram edota Smartphoneak existitzen ez ziren garai urrun eta lauso horretan, gizakiok bestelako tresnak erabili behar genituen komunikatzeko; 2002. urtean lehen blogak jaiotzen hasi ziren, eta oraindik argazkiak argazki kamerekin ateratzen ziren garai horietan jaio zen FOTOLOG, lehen sare soziala.

 

Inoiz erabili ez duzuenontzat, Fotologen funtzionamendua oso erraza zen; argazki bat igotzen zenuen egunean, lerro gutxi batzuekin. Sare hau erabat publikoa zen, hau da, edonork ikusi zezakeen igo berri zenuen argazkia. Eta noski, ez zeuden ez filtrorik, ez Photoshopik, ez bestelako tranparik. Natural-natural.

 

Sare sozialen eboluzioan galdu zen Fotolog, askoren lasaitasunerako, bertan igotako argazkiak ez baitziren oso politak orokorrean. Baina adi, Telefonicak berreskuratu egin nahi du eta; app moduan funtzionatuko du; anti-sare sozial bezala definitu dute, hau da, ez du atsegin dut eta antzeko mekanismoekin funtzionatuko, soilik gertuko lagunekin konektatzeko helburua izango du eta garrantzitsuena, garai batean erabiltzaile izan zirenek beren kontua (eta igotako argazki zaharrak) berreskuratu ahal izango dituzte. Pozik ala urduri?