Fosbury ****

Aro digitalean binilo eta grabaketa analogikoak berpizten ari direla dirudi. Emaitzak ez dira beti guztien gustukoak izaten, batez ere ohitu gabeko belarrientzat. Has zaitezte, bada, entzumena trebatzen horrelako lanez gozatzeko. Soinu gordina, etxekoa, urruneko ahotsak, kontrabaxua, eta lirika eskaintzen ditu Inoren Ero Nik, inongo lotsarik gabe, eta musikarien talentuaz baliatuz. Babarrunetik urrundutako platera hard-core nostalgikoentzat; baina... nor ez du baretzen adinak eta esperientziak?