Formula Erotikoen II. Txapelketa, Orioko festetan

'Saltxerak' Orioko emakume taldeak eta Donostiako Bitxigorria boutique erotikoak, elkarlanean, Formula Erotikoen II. Txapelketa egingo dute abenduaren 4ko gauean Orioko jaietako txosnan. Produktu erotikoz beteriko saskia zozkatuko dute parte hartzaileen artean.
Errezetak, gaitasunak, trukoak dira formula erotikoak; bakarka edota konpainiarekin bizi izandako saio erotiko ororen sekretuak. Partekatuta, guztion bizitza eta topaketa erotikoak aberasteko baliagarriak izango dira.
Hain zuzen ere helburu horrekin antolatu dute bigarren lehiaketa hau. Nork bere formula erotikoa proposa dezake abenduaren 4ko gauean emakumeen txosnan, orri batean, honako atal hauek beteta:
- Izenburua
- Formula erotikorako beharrezko osagarriak (objektuak, jostailuak )
- Prestaketa pausuak
- Prestaketa denbora (gutxi gora beherakoa)
- Zailtasun maila (oso erraza, erraza, ertaina, zaila, adituentzat )
- Aholkuak
Eta trukean zer? Ba, beren formula erotikoa proposatzen duten guztien artean produktu erotikoz beteriko saskia zozkatuko dute. Ona amua!
Lehiaketaren oinarriak sinpleak dira:
- Adina: 0 eta 101 urte bitarte
- Bakarka edota taldeka aurkez daiteke proposamena
- Bitxigorriak formula erotiko horiek partekatzen ahalko ditu libreki
Animatu!