Formula erotikoa

Formula erotikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/formula-erotikoa/@@download/image/2010476034sextoa.jpg
2010/04/02
erreportajea
Formula erotikoa
Mutilek ez al diozue buruari eragiten? Eragin, eragin… honetan buruari preseski ez, ezta? Erredakziora iritsi zaizkigun formula erotiko guzti-guztiak neskek bidalitakoak dira, Hau marka... bidali zurea gaztezulo@gaztezulo.com helbidera, saski erotikoa dago jokoan!


Mendizaleak, aurrera!


Osagaiak:· Autoa· Mendi ingurune elurtua· Gustuko lagun bat

Prestaketa pausoak:· Eguraldi iragarpenari kasu eman eta elurtutako mendi bat aukeratu, txoko lasairen bat duena.· Pasieran ibili. Eskiekin eta lerarekin aukeran.· Goiz pasa txangoa egin, izerditu.· Sudurreko eta  behatzetako izozketak hasten direnean, elur pixka bat hartu eta gurekin autora eraman.· Irudimena erabili: izotza ahotik ahora pasa, bularretan igurtzi, sabelean zirkuluak marraztu, lepoan urtzen utzi eta gero miazkatu.

Prestaketa denbora: Berogailuak autoa epeltzeko behar duena, elurretan eman nahi duguna…

Zailtasun maila: Ez da aparteko esperientziarik behar, eskiatzaile txarra izatea edo mendia gorrotatzea ez da oztopoa.

Gomendioak / oharrak: Egun argitan bada hobe. Paisaia ederra, lurruna leihoetan…

Karla

Olioarekin jolasean



Osagaiak:· Logela bat, giro epela eta ohe bat.· Argi gutxi; kandela batekin nahiko.· Musika entzuteko aparatua.· Streptease txiki bat egiteko arropa sexya.· Olioa.· Bi lagun, gutxienez.

Prestaketa pausoak:· Logelako argia itzali eta kandelaren argitan geratu.· Musika lasaia jarri.· Dauzkagun arropa sexyak baliatuta gure bikotea edo laguna(k) kitzikatzeko.· Elkarri olioz igurtzi aukeratutako gorputz atalak.

Prestaketa denbora: Bakoitzak bere erritmoa du, baina batez beste 30 minutu.

Zailtasun maila:
Erraza. Elkar ezagutuz gero, errazagoa.

Gomendioak / oharrak: Ez dadila sukaldeko olioa izan, masajetarako erabiltzen dena baizik.

Neska bero bat