Formatuen garrantzia

Jakin badakigu sistema eragilerik hedatuena Windows dela, bere edozein bertsiotan. Eta beraz, ofimatikako paketerik erabiliena Microsoft Office dela. Suite ofimatikoekin testuak editatu, kalkulu-orriak sortu, aurkezpenak prestatu eta datu baseak sor ditzakegu.
Horretarako erabiltzen dira Microsoft Word, Excel, Power Point eta Access, hurrenez hurren. Hauetako programa bat erabiltzen dugun bakoitzean eta dokumentua gorde nahi badugu, formatu bat aukeratu behar dugu.
Word-en kasuan, adibidez, lehenetsitako formatua .doc da (Word 2007-ren kasuan, .docx). Eta formatu horretan gorde eta bidaltzen dira gauzak, mundu guztiak erabiliko balu bezala. Beste ezer existituko ez balitz bezala. Eta, gainera, .doc formatua itxia da. Ez da dokumentuak bidaltzeko formatu estandar bat.
Baina, zer da formatu itxi bat? Zer da estandar bat? Estandarrak bateragarritasunaren oinarriak dira. Nazioarteko ISO erakundeak kudeatzen ditu eta, erabiltzaile gisa, ezinbestekoak zaizkigu. Zergatik? Word-en gisako programa asko daudenez, gutako bakoitzak zein erabili nahi duen askatasun osoz erabaki ahal izateko, eta, noski, erabaki horren ondorioz kalterik ez jasotzeko, aplikazio horiek guztiek bateragarriak izan behar dute beraien artean. Hau da, formatu ireki edota estandarrak erabili behar dituzte. .doc formatuaren kasuan adibidez, OpenOffice erabiltzailea bazara, dokumentuak taula, tabulazio, diagrama edo dena delakoren bat badu, ez duzu dokumentua ongi ikusiko.
Berdina gertatuko da LibreOffice-kin (OpenOffice Oracle enpresak erosi zuenetik martxan jarri zen alternatiba). Estandarrak ezinbestekoak dira sistema ezberdinen arteko bateragarritasuna bermatzeko.
Baina, zergatik ikusten da gaizki? .doc formatu itxia delako eta bere funtzionamendu zehatza Microsoft-ek bakarrik ezagutzen duelako (eta ez duelako zabaldu nahi). .doc eta Microsoft Office-ko lehenetsitako gainerako formatuak ez dira ISOk onartutako estandarrak, ez eta formatu irekiak ere. Baina bada dokumentuetarako formatu estandar bat: Open Document Format (ODF). Bere baitan biltzen du testu dokumentuetarako .odt formatua, esaterako.
Edozein kasutan, formatuek duten bereziko garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da. Eta bide horretan, dokumentuak bidali behar ditugunean, galdera bati erantzun behar diogu: dokumentuaren hartzaileak dokumentua aldatzeko aukera behar al du? Aldatu behar ez badu, PDF formatuan bidali (edonork ireki ahal izango du, akatsik gabe). Eta aldatu behar badu, testuen kasuan, .odt eta .doc, biak bidali (OpenOffice-k bi formatuetan gordetzeko aukera ematen du).
Beraz, hasi OpenOffice edo LibreOffice erabiltzen, gainera, euskaraz eta doan!
http://www.documentfoundation.org/ download/
LibreOffice suite-a deskargatzeko aukera, ingelesez oraingoz. GNU/Linux, MAC OS eta Windows sistema eragileentzat.

http://ooo.euskalgnu.org/
OpenOffice suite-a deskargatzeko aukera, euskaraz. GNU/Linux, Solaris, MAC OS eta Windows sistema eragileentzat. Era berean, Xuxen zuzentzailea ere deskargatu daiteke, eta 'Dokumentazioa' atalean informazio lagungarri andana dago.
http://eu.wikipedia.org/wiki/OpenDocument
Informazio gehiago lortzeko baliagarria eta, era berean, beste hizkuntza batzuetako sarrera berdina ikusita, gurea elikatzeko aukera.

LibreOffice (ingelesez, oraingoz):
http://www.documentfoundation.org/ download/
LibreOffice suite-a deskargatzeko aukera, ingelesez oraingoz. GNU/Linux, MAC OS eta Windows sistema eragileentzat.
OpenOffice (euskaraz):

http://ooo.euskalgnu.org/
OpenOffice suite-a deskargatzeko aukera, euskaraz. GNU/Linux, Solaris, MAC OS eta Windows sistema eragileentzat. Era berean, Xuxen zuzentzailea ere deskargatu daiteke, eta 'Dokumentazioa' atalean informazio lagungarri andana dago.
OpenDocument sarrera euskarazko Wikipedian: