Forest Green Rover Eco Park: karbono aztarna urriena duen, egurrez egindako, munduko lehen estadioa

Forest Green Rover Eco Park: karbono aztarna urriena duen, egurrez egindako, munduko lehen estadioa Forest Green Rover Eco Park, munduko estadiorik jasangarri eta ekologikoena bihurtzear dago bere diseinu berritzailearengandik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/forest-green-rover-eco-park-karbono-aztarna-urriena-duen-egurrez-egindako-munduko-lehen-estadioa/@@download/image/Eco-Park-del-Forest-Green-Rover.jpg
2023/03/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Forest Green Rover Eco Park, munduko estadiorik jasangarri eta ekologikoena bihurtzear dago bere diseinu berritzailearengandik.
Forest Green Rover Eco Park: karbono aztarna urriena duen, egurrez egindako, munduko lehen estadioa

Zaha Hadid Architects erakundeak diseinatua izan da eta egurrez eraikitako munduko lehen estadioa izango da. Eraikuntza honen helburua karbono lorratza ahalik eta baxuena izatea da. 

Estadio berria Forest Green Rovers klub ingelesaren etxea izango da. Klub hau ezaguna da jada bere praktika jasangarriengatik, bai zelaian eta bai zelaitik kanpo ere. Estadioa Eco Park proiektuaren barruan dagoen azpi-proiektu bat baino ez da. Eco Park barruan, estadioaz gain, erakunde teknologikoen parke bat egongo da, merkataritza guneak eta bulegoak. 

Estadioa eraikitzeko 100 milioi libra finantzatuko dira eta espero da, parke osoan behar den energia bertan instalatuko diren eguzki-xafletatik eta haize-errotetatik eskuratzea. Gainera, futbol-estadioaren eragina urria izango da, inguruko bioaniztasunean ahalik eta kalterik txikiena eragiteko. Inguruko paisaia berdea izango da eta horrekin espero da gune horretako bioaniztasuna %12an hobetzea. 

Egurrezko estadioak 20 metroko garaiera izango du eta egiaztatuko egurrarekin egingo da. Hastapenetan, estadioak 5.000 pertsonako edukiera izango da, baina bigarren fasean kopuru hau bikoiztu egingo da. Egituraren elementu guztiak, teilatuak, pertsianak guztia egurrezkoa izango da. Mintz garden batek estaliko du teilatua. Mintz berezi honek belarra jaiotzen laguntzen du.

Forest Green Rover kluba ingurumenaren adeitsuena dela adierazi du FIFAk eta estadio berri honek lehen postua berresten lagunduko dio. Energia berriztagarrien erabilera maximizatzeaz gain, kluba beste hainbat politika jasangarri ere martxan jarri ditu, horietako batzuk dira jokalarien dieta (landareetan oinarritutakoa), hondakinen kudeaketa eta birziklatzea.