Forbidden Colours diskoetxeak agur kontzertua egingo du irailaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian

Aitor Etxeberriak gidatutako Forbidden Colours diskoetxeak bere bidea amaituko duela iragarri du, hamar bat urteren ondoren. Berrogei lan inguru argitaratu dituzte urte hauetan guztiotan, tartean Aitor Etxeberriak sortutako Hondar ahoak telesailaren soinu banda edota Moxal, Rüdiger eta Miceren lanak.
Irailaren 13an egingo dute agurtzeko festa, eta honako musikari hauek izango dira bertan: Amorante, Ander Unzaga, Ekhi Lambert, Empty Files, Galder, Joseba B Lenoir, Ke Lepo, Maia Ibar (Dual Split), Mice, Moxal, Sara Muñiz, Rüdiger, Testura, Eñaut Zubizarreta Trigger, Xabier Zeberio eta Zabala. Musikariak elkarrekin nahastuko dira eta zigiluak kaleratutako disko guztietako kanta bana joko dute.