“Food Of Love”

“Food Of Love” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/food-of-love/@@download/image/39p15-2.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Pressure Drop
39.zenbakia
Nola aldatzen diren gauzak. Atzo, Massive Attack, Portishead, Tricky eta Bristol herriko beste hainbat talde ziren protagonista eta gaur, nor gogoratzen da haiekin? Inor gutxi. Bristolgo soinua delakoa, ordea, egun batetik bestera ahaztu egiten den moda komertziala baino gehiago izan da. Bai horixe. Eta hori horrela dela erakustera dator Pressure Drop-eko jendea. Baina ez pentsa talde berria denik; aipatu talde ezagun horietako asko hasi aurretik, hor ari ziren musika egiten eta festak antolatzen, eta, oraindik ere, indarrean jarraitzen dute. Beraiena musika egitea baita. Egia da gorabehera ugari izan dituztela eta kaleratu dituzten diskoen artean denetarik dagoela. Hala ere, azken disko honekin, Bristolgo doinuaren aberastasuna eta indarra berrestera datoz: reggae, dub, soul, funk, rap, drum&bass-a… Bizi gara eta luzaroan izan dadin!