FOO FIGHTERS TALDEAK MUSIKA DEBALDE IRAKATSIKO DU

FOO FIGHTERS TALDEAK MUSIKA DEBALDE IRAKATSIKO DU Duten esperientzia edota talentua kontuan izan gabe, Dave Grohl buru duen taldeak musika klaseak emango dizkie doan ume eta nerabeei, guztiek izan dezaten aukera musikaren bidez sortu eta adierazteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/foo-fighters-taldeak-musika-debalde-irakatsiko-du/@@download/image/foo2.jpg
2019/04/01
Duten esperientzia edota talentua kontuan izan gabe, Dave Grohl buru duen taldeak musika klaseak emango dizkie doan ume eta nerabeei, guztiek izan dezaten aukera musikaren bidez sortu eta adierazteko.
FOO FIGHTERS TALDEAK MUSIKA DEBALDE IRAKATSIKO DU

Hainbatetan erakutsi du talde amerikarrak bere zaleekiko hurbiltasuna eta musikarekiko pasioa. Oraingo honetan, grina hori belaunaldi berriei ezagutaraztea dute helburu.

Rocksteady eskolarekin elkarlanean taldeak debaldeko 16 tailer eskainiko ditu Erresuma Batuko hainbat hiritan: Bristol, Manchester, Leeds, Birmingham, Northampton, Nottingham, Romford, Postsmouth, Guildford eta Kingston. Adin tarte oso zabal bati irakatsiko diote gainera, 5 urteko haurretatik hasi eta 16 urteko nerabeetaraino.

Tailerren ideia, talentu berriak azalaraztea baino gazte bakoitzarengan grina hondar bat ezartzea da. Ez da beharrezkoa izango aurretiaz instrumenturen batekin esperientzia eduki izana. Klaseetan Foo Fighters-en abestiak jotzen ikasiko dute umeek, horrekin sortzen jarraitzeko motibazioa bultzatu nahirik beraiengan.

Helburu nagusia, musika ardatz harturik, honek dituen eragin positiboak indartzea da, hau da, autokonfiantza, ongizatea eta haur bakoitzaren nortasunaren garapena. Musika euren bizitzan behar duten haur asko beharbada ez dira sortzaile sentituko, horregatik da garrantzitsua aukera hau ematea instrumentu batekin harremana izan dezaten eta inongo helburu jakinik gabe berau jotzen goza dezaten. Gozatzea egiten duzun horretan, hori baita benetako arrakasta.