'Foie-gras'-a debekatzeko bidean

'Foie-gras'-a debekatzeko bidean Californiako (AEB) ereduari jarraiki, New Yorken produktu honen salmenta debekatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/foie-gras-a-debekatzeko-bidean/@@download/image/ATA040219foiegras_img03.jpg
2019/10/31
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Californiako (AEB) ereduari jarraiki, New Yorken produktu honen salmenta debekatu dute.
'Foie-gras'-a debekatzeko bidean

2022 urtetik aurrera 1.800 euroko isuna jaso dezakete New Yorken foie-grass-a saltzen duten dendek eta jatetxeek. Hala, Californiak (AEB) emandako pausoei jarraitu die hiriak, animalien eskubideen aldeko alderdien botoei esker. AEBetan geroz eta gehiago zabaldu da foie-gras-aren debekua; aitzindaria Chicago hiria izan zen, 2006. urtean, baina bi urte beranduago legea bertan behera utzi zuten.

New Yorken sartuko den lege berri honek eragin nabarmena izango du jaki polemiko honen ekoizpen eta salmentan; datuen arabera, New Yorkeko mila jatetxe inguruk eskaintzen dute foie-gras-a beren menuetan. Dena den, kaltetuenak abeltzainak izango dira; hauek protesta egin dute, hegaztiek loditze prozesuan ez dutela tratu txarrik jasaten argudiatuz. Hain zuzen, Californiako eta New Yorkeko debekuekin zailtasun handiak izango dituzte ekoizpenarekin aurrera egitea. 

MUNDUA FOIE-GRASS-aren AURKA

AEBak ez dira Frantzian ondasun gastronomiko bezala izendatuta dagoen jaki hau debekatzen hasi diren bakarrak; foie-gras-aren ekoizpena debekatuta dago Argentinan, Austrian, Danimarkan, Txekiar Errepublikan, Finlandian, Israelen, Turkian, Alemanian, Irlandan, Italian, Luxemburgon, Norvegian, Polonian, Suedian, Suitzan, Herbehereetan eta Erresuma Batuan. Indian, bestalde, inportazioa debekatu dute. Euskal Herrial aldiz, ez dago inoilako debekurik oraingoz.