Flyin`freak: Lehen hegaldia

Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan ibilitako bost lagunek osatzen dute Flyin`Freak. Bizkaitarrek lehen lana karrikaratu dute Oihukarekin, It"s the time, eta uda ondoren kontzertuekin hasi nahi dute.
Bi urte baino ez dituzte elkarrekin egin, baina ezin da ukatu Bilboko boskote honek esperientzia handia duela metalaren esparruan. Esan bezala, taldekideak
Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan aritutakoak dira. Hain zuzen, Idi Bihotz-en etenaldiaren harira sortu zen egitasmoa. Egia esan, kasualitatez elkartu ginen.
Idi Bihotz taldean oporrak hartu genituen duela pare bat urte, eta garai hartan elkartu ginen denborapasan. Hortik abiatu zen proiektua, esan digu Mikel gitarra jotzaileak. Hala ere, Idi Bihotz-en itzala alde batera utzi nahi dute, eta bi taldeen artean antzekotasun gutxiago izan dadin, ingelesez abesten dute.
Zuzenekoak, uda ondoren
Oraingoz ez dute kontzertu bat ere eskaini, baina laster ekingo diete zuzenekoei. Dena dela, lehen diskoa kalean da: It"s the time. Elkar estudioan grabatu dute Cesar Ibarretxerekin. Luze jardun dute diskoa ondo biribiltzeko, eta oso gustura gelditu omen dira emaitzarekin.
Hamaika abesti bildu dituzte diskoan. Diskoarekin batera, CD Roma ere kaleratu dute, eta bertan taldearen 40 argazki, hitzen itzulpenak eta bideoklipa jaso dituzte.
Bestalde, kolaboratzaileen artean, bada bitxikeria bat: Maite Itoitz soprano gaztearen ahots ederra entzun daiteke kanta batean.
Flyin `Freak entzuteko gogoz zaude? Laster izango duzu boskotea taula gainean ikusteko aukera. Eta metala gogoko baduzu, ez zaizu damutuko. Taldekideek, behintzat, hori uste dute: Idi Bihotzek zabaldu digu proiektu hau gauzatzeko atea, eta aurrerantzean, beste hainbeste gerta daiteke gurekin; Flyin"Freak beste egitasmo batzuen giltza izan liteke, dio Mikelek.