Floating Draw

Floating Draw https://www.gaztezulo.eus/albisteak/floating-draw/@@download/image/floating_draw_1391526587.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
148.zenbakia
Floating Draw
Oso erabilgarria iruditu zait Floating Draw aplikazioa. Edozein momentutan gure android pantailan idazteko edo marrazteko aukera eskaintzen du. Aukeratu nahi duzun kolorea eta marraztu hatzarekin edo idatzi zure telefonoko edozein aplikazio martxan duzula. Irudi geometrikoak txertatzeko aukera ere ematen du. Aplikazio hau mini tutorialak marrazteko egokia da, edo argazki batean lagunari bibote elegante bat jartzeko!