Flitter: inoiz baino garbiago

Flitter: inoiz baino garbiago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flitter-inoiz-baino-garbiago/@@download/image/35p13-1.jpg
2003/11/07
erreportajea
Flitter: inoiz baino garbiago
Flitter Lizarrako taldeak seigarren diskoa kaleratuko du hil honetan: "Mirarhaciadentro". Arazo pertsonalen ondorioz, agertokietatik urrun ibili dira, bolada luzean. Azarotik aurrera, berriz ere zuzenekoak ematen hasiko dira.

Flitter taldea ez da sekula disko asko saltzen dituen horietakoa izan. Hala eta guztiz ere, hardcore-aren maitaleen artean, jarraitzaile talde polita lortu dute Lizarrakoek. Taldearen bosgarren lanak —"Rastafari mamao"— aldaketak ekarri zituen. Izan ere, Iñaki betiko abeslariaren ordez, Miguel, Suburban taldeko abeslaria aritu zen. Miguelek bestelako ukitua ekarri dio laukoteari, eta horretaz jabetzeko azken diskoa entzutea besterik ez dago; hardcore-ari eutsi diote, baina kantu melodikoagoak egin dituzte. Hitz gutxitan: garai bateko zarata leundu egin da. "Gaur egun, musika garbiagoa egiten dugu. Abeslari aldaketak zerikusia du horretan. Berak reggae-tik eta pop-etik edan du. Lan egiteko era ere oso bestelakoa da. Egun zati jakin bati erreparatu beharrean kantuaren osotasunari erreparatzen diogu ", dio Javi Zurbano gitarra joleak.   

Autoekoizpena

Arizala Records-en egin dute diskoa, Fran Ramirez ekoizlearekin. Autoekoizpena da, lehen urratsetatik kontrolpean izan nahi baitute diskoa. 8 eta 10 euro bitartean jarriko dute salgai: "Garestiago salduz gero, dendariaren errua izango da", gaineratu digu Zurbanok. Guztira, dozena bat kantu bildu dituzte, tartean euskarazko bat: "Bidea argitzen".

Kolaboratzaileen artean, bestalde, honakoak: Bol taldeko Cristina, Mareako Kutxi, Juanma Cifuentes, Arkaitz Estiballes… Zakur zaharrak dira musika kontuetan, eta horregatik, seigarrena, ez da presaka eta korrika egindako lana, lasaitasunez egindakoa baizik.

Diskografia


“Flitter”, Gor 1992
Stop Miseria”, Gor 1994
“Ciudadano masoquista”, Milagritos 1996
La vida que kotxina es”, Milagritos 1998
Rastafari mamao”, Gor 2000