Flipagram

Flipagram https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flipagram/@@download/image/flipagram_1391526405.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
148.zenbakia
Flipagram
Aplikazioen artean gaur egun arrakastatsuena den Instagram ezagutuko duzu, argazki sinple bat inoiz ateratako argazki ederrena bihurtzeko balio duen aplikazioa. Bada Flipagramekin argazki horiek erabilita bideo bat egin ahal izango duzu, eta sare sozial garrantzitsuenetan elkarbanatu. Instagramekin ateratako argazkiez gain, argazki galerian dituzunak ere aukera zenitzake. Argazkiek bideoan izango duten agerraldi denbora, ordena eta musika kudeatu ditzakezu gainera.