Flightplan (Plan de vuelo: desaparecida / Flight plan) **

Flightplan (Plan de vuelo: desaparecida / Flight plan) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flightplan-plan-de-vuelo-desaparecida--flight-plan/@@download/image/57p54-2.jpg
2005/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Robert Schwentke. Aktoreak: Jodie Foster, Peter Sarsgaard, Sean Bean, Kate Beahan. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 96 minutu.  
57.zenbakia
Flightplan (Plan de vuelo: desaparecida / Flight plan)   **
David Fincher zuzendariarekin Panic Room klaustrofobikoa egin zuenetik, denbora luzea zeraman film berririk egin gabe Jodie Foster aktoreak. Flightplan honetan, alargundu berri den emakume baten paperean ari da Jodie Foster. Senarraren heriotzaren ostean, Kylek hegazkina hartu du Julia alabatxoarekin batera, baina Berlinetik New Yorkera bitarteko hegaldian, alaba desagertu egingo da. Inork alaba ikusi ote duen galdetuta, bidaiari guztiek ezezkoa erantzungo diote. Kapitainak eta Carson poliziak Kyle hegazkinera bakarrik igo dela eta bizi duen tragediak erotu duela uste dute. Kyle, ordea, alabatxoa hegazkinean dela ziur dago, eta bereak eta bi egingo ditu hura aurkitzeko eta bere kontra konplot iluna dagoela frogatzeko. Thriller entretenigarria da hasieran, baina, apurka-apurka indarra galduz doa. Gainera, erraz aurreikus daiteke bukaera.