Flight Track 5

Aplikazio honekin edozein hegaldiren informazio guztia denbora errealean eskura izango duzu. Atzerapenak, sarrera ateak, kantzelazioak... eta aldaketen jakinarazpenak jaso ditzakezu. Gainera, Google Maps erabilita hegaldiaren posizioa ikusi daiteke. Benetan harrigarria da aukera hau. Gaur egun, aplikazioak 3.000 aireporturen datuak eta 1.400 aerolinearen hegaldien informazioa kudeatzen du. Aipatu beharrekoa da aplikazioa ez dela doakoa, baina bidaiari sutsuak baldin bazarete, ordaintzeak merezi du. Lau euro eskas balio ditu, eta esango nuke eskaintzen duen zerbitzuak hori baino gehiago balio duela.