Flickr mila argazkitara mugatuko dute

Flickr mila argazkitara mugatuko dute Plataformaren erabiltzailea bazara, adi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flickr-mila-argazkitara-mugatuko-dute/@@download/image/Flickr-para-empresas.jpg
2018/12/18
berria
Plataformaren erabiltzailea bazara, adi!
Flickr mila argazkitara mugatuko dute

SmugMug-ek, Flickr argazki plataformaren jabe berriak, adierazi du doako kontuek hemendik aurrera mila argazki eta bideoko muga izango dutela. Orain arte, plataforma honetako erabiltzaileek Terabyte 1eko gordelekua zuten beren eskura, baina jabe berriak espazioa mugatzea erabaki du. Aldaketak segituan hasiko dituzte, eta dagoeneko existitzen diren kontuetako materiala borratzen hasiko dira muga hori gainditzen badute.

Flickrreko erabiltzaileak biziki haserretu dira, Terabyte 1etik 1.000 argazkitara muga handiegia iruditu zaielako. Hain zuzen, 2019ko otsailaren 5a arte eman dute epea muga gainditzen duen material hori deskargatu eta gordetzeko. Edo, noski, Flickr Pro kontua ireki dezakete, muga gainditzearen truke ordainduz.

ZER EGIN DEZAKET MUGA GAINDITZEN DUDAN JAKITEKO?

Flickr-en erabiltzailea bazara eta mila argazkien muga gainditzen duzula uste baduzu, sartu zure kontuan; bertan, zure Flikr-eko datuak eskatu ditzakezu. Hala jakingo duzu muga gainditu duzun ala ez.

NOLA GORDE DITZAKET FLICKRREN DITUDAN ARGAZKIAK?

Modu berean, zure kontuko segurtasun kopia eskatu dezakezu. Zoritxarren Flickr-ek ez dizu artxibo aukeratuak deskargatzen utziko; denak batera jaitsiko dizkizu, eta nahiko denbora itxaron beharko duzu. Beste aukera bat eskuz interesatzen zaizuna banan-banan deskargatzea litzateke; kontuan izan modu honetan 5.000 deskargako muga duzula.