Flamenkoa izango da nagusi Iruñean

Flamenkoa izango da nagusi Iruñean Vianan eta Tuteran ere izango da emanaldi bana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flamenkoa-izango-da-nagusi-irunean/@@download/image/tomatito_1690878339.jpg
2023/08/16
Vianan eta Tuteran ere izango da emanaldi bana.
Flamenkoa izango da nagusi Iruñean

Ostiralean hasi eta hilaren 27ra arte iraungo du Flamenco On Fire jaialdiaren hamargarren edizioak. ‘Alzapúa’ kontzeptua hartu du jaialdiak ardatz, hatzaz gitarraren kaxa jotzearen teknika. 

Programa ostiralean hasiko da, eta David Lagos arituko da Vianan. Hurrengo egunean, larunbatean, Farruquito eta Juan 'El Moreno' izango dira oholtzan Tuteran. 

Gainerako kontzertu guztiak Iruñeako Baluarten eta Zentral Aretoan  egingo dira.  Baluarten, besteak beste, Eva Yerbabunea, Juan Kruz, Alejandro Hurtado, David de Arahal, José del Tomate eta Víctor Franco artistak izango dira eta Zentral Aretoan, berriz, Soleá Morente, La Plazuela eta TomaTito.

Sarrerak eta gainerako xehetasunak hemen.