Flamenko ikastaroa, 'La Pulga'-rekin

Flamenko ikastaroa, 'La Pulga'-rekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flamenko-ikastaroa-la-pulgarekin/@@download/image/2012796322la_pulga.jpg
2012/12/13
berria
Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzariak lau eguneko ikastaro intentsiboa eskainiko du Gasteizko Antzokian. Uztailaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta bi mailatan banatuko ditu saioak: lehenik hasi berrientzako klaseak, eta ondoren, erdi mailako dantzarientzat prestaturikoak.

Askoa Etxebarrieta lau urterekin hasi zen balletean. Musika eta solfeoa ikasi zituen, eta Bilbon eta Madrilen garatu zuen pixkanaka bere dantza ibilbidea. Gasteizko lokal batean egindako tailerretan ezagutu zuen gerora flamenkoa, eta hura ikasi nahirik joan zen Andaluziara. Granada eta Sevillan ibili zen, eta artista ospetsuenekin lortu zuen teknika perfekzionatzea.

Hamar urte beranduago, flamenkoa bilakatu da bere pasio, eta aretoetan, tabernetan…. tailerrak eskaintzen dihardu. GAZTEZULO berarekin izan zen, eta taula gainean duen indarra erakutsi zigun. Ongi jarritako ezizena du La Pulga, ez baita geldi egoteko gai. Elkarrizketa osoa, hemen.

Uztailaren 26an hasi eta 29ra bitartean ere ikastaroa eskainiko du Gasteizko Antzokian. Bi mailatako dantzarientzat izango dira, hasi berrientzat eta flamenkoa zertxobait ezagutzen dutenentzat.

Beraz, ongi pasa eta dantza honen nondik norakoak ezagutu nahi baldin badituzu, sartu hemen eta eman izena.

Ikastaroa


Non: Gasteizko Antzokian
Noiz: Uztailaren 26tik 29ra
Ordutegia:
  • Hasierako maila, 18:30-20:00
  • Erdi maila, 20:30-22:00
Prezioa: 50 euro
Informazio gehiago eskuratzeko: 605 75 46 79