Flamenco Chill 2

Chill Out hitza aspaldi modaz kanpo geratu zela uste genuen, baina badirudi oraindik diskoak tiradizo komertziala izateko erabiltzen dutela ditxosozko hitza. Oraingoan, flamenko musikaren bide berriak aurkezten dituen bilduma izendatzeko erabili dute, eta Chambao taldearen arrakasta eta gero, bildumaren bigarren alea kaleratu dute. Oinarrian, flamenkoa eta musika elektronikoaren arteko nahasketa izan nahi du, eta estiloen arteko elkartze guztiak gustuko ditugun arren, bilduma honetan entzun daitezkeen kantu askok ez gaituzte betetzen. Gatza gutxi dutelako izango ote da?