Firefox: nabigatzailea baino gehiago

Firefox nabigatzailea (http://www.mozilla-europe.org/eu/) askotan aipatu dugu. Euskarazko nabigatzaileetako bat izateaz gain, gaur egun hark ematen du aukera handien. Firefoxen funtzionalitateak hedatzeko aukera ematen duten milaka tresna daude gaur egun; gehienak, komunitateak sortutakoak. Horri esker, Firefox ia edozein gauza egiteko erabil dezakegu.
Funtzionalitateak gehitzeko
Funtzionalitate berriak aurkitzeko eta gehitzeko behar dena orrialde honetan topatuko duzue: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/. Mozila Firefox nabigatzailearentzat hainbat gehigarri mota daude.
Hedapenak: gehigarri txiki batzuk dira, Firefoxi funtzionalitateak gehitzen dizkiotenak; hasi tresna barra soil batetik eta ezaugarri guztiz berrietara.
Gaiak: zure Firefoxentzako beste itxura mota batzuk dira, berriak, nolabait.
Hiztegiak: hiztegi hauek Firefox ortografia egiaztapenarekin funtzionatzen dute, interneten idatzitako testuak zuzentzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/downloads/file/12815/xuxen_iii_edbl-iii-fx+zm+tb.xpi (euskarazkoa).
Bilaketa motoreak: eskuinean agertu ohi diren bilaketa motoreak nahikoa iruditzen ez bazaizkigu, beste batzuk gehitzeko aukera dugu.
Pluginak: pluginek nabigatzaileari funtzio jakin batzuk egiten laguntzen diote; hala nola, formatu grafiko bereziak ikusten edo multimedia fitxategiak erreproduzitzen.
Hedapen interesgarriak
Euskalbar (http://code.google.com/p/euskalbar/): euskarazko hiztegiak eta itzulpenak egiteko tresna barra.
FasterFox (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/
addon/1269): Firefox azkartzen duen gehigarria.
PDF download (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/636): PDF bat nabigatzailean ikusteko edo jaitsi eta irakurgailu arruntean irakurtzeko aukera ematen duen gehigarria.
FireFTP (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/684): FTP fitxategiak kudeatzeko gehigarria.
Screengrab (https://addons.mozilla.org/eu/fire- fox/addon/1146): nabigatzailean agertzen denaren irudia ateratzeko gehigarria.
TwitterFox (http://www.naan.net/trac/wiki/TwitterFox): Twitterren idazteko eta irakurtzeko gehigarria.
Bildu (http://www.bildu.net/fitxategiak/bildu0.1-0.4.xpi): Bildu.net-en estekak gehitzen eta kontsultatzen laguntzen duen gehigarria.
Operator (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/
addon/4106): zenbait informazio semantikoki kodetuta badaude (mikroformatuak erabilita), haiekin gauza gehiago egiteko aukera ematen duen tresna barra.
Garatzaileentzat, Web developer toolbar
(https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/60) eta Firebug (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/1843) dira tresna interesgarrienetako batzuk.
Sexuaz. Harritu gaitu sexuaz horren informazio zabala izanik, era honetako berriak (http://www.20minutos.es/noticia/279697/0/consultorio/sexo/pilar/) topatzeak. Bertan, gazte batek bere neska haurdun ez gelditzeko, larrua jo ostean, aluaren barruan txiza egiten diola esaten du. Baina, benetan era honetako jendea dago munduan?

ETAren lantegia: Suitzan ETAren lantegi bat topatu dute, eta gainera, ez dago galbiderik, gidarientzako seinale eta guzti baitu (http://s2.supload.com/free/zion70.JPG/view/). Horrez gain, ETAk Suitzan erloju sorta handi bat saltzen du (http://watchez.net/sample-affiliate-website/list_Swiss-ETA-Watches-watchez.net_3_369.html), gama zabalean eta hainbat preziotan.
Xirika. (http://www.xirika.info). Xirika FZN eta Xirika KZ kaleratu ondoren, orain Xirika gazteen komunikabideak webgune berria du. Bertan, gazte informazioa zuzenean, Harpidedunen Xokoa abantailaz lepo, eta parte hartzeko aukerak aurkituko dituzu. Gazteok egina gazteontzat leloa jarraituz, gazte informazioa sortzeko eta zabaltzeko beste tresna bat dago Interneten.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA