Firebofox nabigatzaileari zukua ateratzen

Ez al duzu Firefox ezagutzen? Bada, nabigatzaile bat da; alegia, Interneten nabigatzeko erabiltzen den programa bat. Beste batzuk ez bezala, software librea da Firefox, eta sistema eragile mota askotan erabiltzeko prestatua dago. Segurua eta erabilerraza da, eta euskaraz dago. Ezagutzen ez baduzu, probatzea gomendatzen dizugu. Hona hemen nabigatzailea jaisteko esteka: http://www.librezale.org/mozilla/firefox/.
Gaur, nabigatzaile horrekin batera erabil daitezkeen luzapenez (extension,ingelesez) arituko gara. Luzapenek Firefox edukietan aberasten laguntzen dute, eta eduki horiek jorratuko ditugu, hain zuzen. Oso erraza da; ez beldurrik izan!
Nola instalatu luzapena
Lehenik eta behin, luzapenak ageri dituen webgunera jo behar dugu: https://addons. mozilla.org/extensions/?application=firefox. Hor gaudelarik, interesatzen zaigun luzapena aukeratuko dugu; orriaren ezkerraldean ageri dira luzapenak, gaika ordenaturik; erdialdean, aldiz, luzapenik erabilienak eta berrienak datoz. Interesatzen zaiguna aukeratu ondoren, estekaren gainean sakatuko dugu. Gero, "Install Now" estekan sakatu, eta leiho bat irekiko da; hor, luzapena onartzeko botoiari eman behar zaio. Era horretan, luzapena jaitsiko dugu, eta automatikoki instalatuko da ordenagailuan. Azkenik, luzapen berri hori erabili ahal izateko, Firefox itxi, eta berriro ireki beharko dugu.
Luzapen interesgarriak
Adblock (https://addons.mozilla.org/extensions/ moreinfo. php?id=10)
Iragarkiez aspertuta? Luzapen horrek web orrietan agertu ohi diren iragarkiak desagerrarazten lagunduko dizu.
Screengrab (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=1146)
Luzapen hori erabilita, webgune oso baten irudia atera daiteke.
Tabbrowser preferences (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=158)
Firefoxek web orriak fitxa batean baino gehiagotan irekitzeko aukera ematen du, besteak beste. Luzapen horren bidez, fitxa horiei ezaugarri gehiago gehitzen zaizkie.
PDF download (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=636)
PDF dokumentuak nabigatzailean bertan PDF edo HTML moduan ikustea ahalbidetzen du. Fitxategia ikusi nahi ez baduzu, Internetetik jaisteko aukera ere badago.
Customize Google (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=743)
Google-n bilaketak egiteko aukerak zabaltzen ditu. Besteak beste, Googlen bilaketa bat egin ondoren, bilaketa horixe bera Yahoo-n, Ask jeeves-en eta beste bilaketa-sistema batzuetan egiteko estekak ematen dizkigu, Googlen azaltzen diren iragarkiak kentzeko aukera ere ematen du, eta abar. Gainera, informazio guztia modu errazean konfiguratzeko aukera eskaintzen du.
Gmail notifier
(https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=173)
Gmail posta elektronikoko kontu bat baldin baduzu, interes berezikoa izango da hau zuretzat. Izan ere, Gmail kontuan mezu berriren bat jasoz gero, nabigatzailean bertan jakinaraziko dizu hori Gmail notifier luzapenak. Mezu berririk dagoen edo ez begiratzeko maiztasuna ere konfigura daiteke.
del.icio.us post (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=527)
del.icio.us motako estekak gordetzeko aplikazioa erabiltzen baduzu, interesgarria irudituko zaizu del.icio. us post luzapena. Haren bitartez, zeuk nahi duzun esteka klip bakar batean sar dezakezu del.icio.us-en; era horretan, asko errazten da estekak gordetzeko prozesua.
Bloglines toolkit (http://bloglines.com/downloads/BloglinesToolkit_1_6.xpi)
Bloglines jario irakurgailuan berrikuntzarik ba ote dagoen jakiteko aukera ematen du. Era berean, klik bakar batean gehi ditzakezu jarioak Bloglines-era.
Forecastfox (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=398)
Zeure herriko eguraldia zeure nabigatzailean ikusi nahi al duzu? Bada, nabigatzailean agertzen diren irudi batzuen bitartez, zeuk nahi duzun herriko eguraldiari buruzko informazioa jakin dezakezu. Hainbat daturen berri ematen du: tenperatura, eguraldi-iragarpenak, eta abar.
Bork Bork Bork! (https://addons.mozilla.org/extensions/moreinfo.php?id=507)
Luzapen dibertigarri horrek testuak eraldatzen ditu; ikusten ari zaren webgunea suediar sukaldari batek hitz egingo lukeen hizkuntza asmatuan agertzen da. Ideia Muppets haurrentzako telesaileko pertsonaietako batetik aterea da. Erabilgarritasun handirik ez du, baina, lagun bati ordenagailuan sartzen badiozu, eromena izan daiteke berarentzat. Adibide bat jartzearren, honela ikusiko genuke
"Gaztetxulok bost urte bete ditu; zorionak" esaldia: "Geztetxooluk bost urte-a betetzee deetoo; zureeunek".
Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org
http://teketen.blogspot.com

Berria egunkariko blogak
http://www.berria.info/blogak/index.php Berria egunkariko zenbait kazetari eta kolaboratzaileren blog interesgarriak. Berrian kontatu ezin dena kontatzeko gune aproposak izan daitezke.
Metabolik BioHacklabhttp://www.sindominio.net/metabolik/weblog/Bilboko Hacker Laborategiaren web orria.

Ezinbestekoak