Fipadok zinema jaialdira joango zara?

Fipadok zinema jaialdira joango zara? Aste honetan film dokumental onenekin gozatzeko aukera duzu Biarritzen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fipadok-zinema-jaialdira-joango-zara/@@download/image/fipadoc-2019-affiche.jpg
2019/01/23
albiste-laburra
Aste honetan film dokumental onenekin gozatzeko aukera duzu Biarritzen!
Fipadok zinema jaialdira joango zara?

Martxan da Fipadoc film dokumentalen jaialdia, eta astebetez, Biarritzen mundu osoko dokumental esanguratsuenak ikusteko aukera izango duzue. Aurtengo edizioan 100 titulu baino gehiago ekarri dituzte, motzak, luzeak, nazioartekoak, musikalak... denetarik!

Filmak ikusteaz gain, egunero hitzaldiak eta bilerak antolatu dituzte egile eta ekoizleekin. Gainera, jaialdiak leku berezia eskainiko die gazteei; besteak beste, epaimahai gazte batek filmak ikusi eta haien inguruan hausnarketa egingo du. Larunbatean amaituko da jaialdia, Atalaian egingo duten itxiera festarekin. Egitaraua osorik ezagutu nahi? Egin klik!