Finlandian, zaldirik gabe, "zaldiarekin" saltoak ematea kirol berria bihurtu da

Finlandian, zaldirik gabe, "zaldiarekin" saltoak ematea kirol berria bihurtu da Egurrezko zaldi baten gainean burutzen da kirol berezi hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandian-zaldirik-gabe-zaldiarekin-saltoak-ematea-kirol-berria-bihurtu-da/@@download/image/1366_2000.jpeg
2023/08/03
Egurrezko zaldi baten gainean burutzen da kirol berezi hau.
Finlandian, zaldirik gabe, "zaldiarekin" saltoak ematea kirol berria bihurtu da

Eman beharreko pauso bakoitza zehatz-mehatz kalkulatu, postura bakoitza, salto bakoitza. Hori guztia zaldi baten gainean zauden bitartean... barkatu, egurrezko zaldi baten gainean zauden bitartean. Ongi etorri Finlandiako Hobby Horse txapelketara. 

Herrialde nordiko honetan
 jostailuzko zaldiekin burututako txapelketak azpi-kultura bilakatu dira nerabeen artean. Irudikatutako zaldiak zaintzen dituzte eta euren gainean ibiltzen dira. 

Funtzionamendua sinplea da: benetako zaldi gainean ibiltzea bezala da, baina arnasten duen animaliarik gabe. Diziplina honek fantasia eta atletismoa fusionatzen ditu. Pertsonaren gorputzaren behealdeak zaldi baten mugimenduak imitatzen ditu eta goiko aldeak zaldizko baten jokabideak.

Hobby Horse deitutako modalitatea orain dela hamarkada bat atzera sortu zen herrialde Finlandian. Egun fenomeno erabatekoan bilakatu da eta herrialde osoan oso ezaguna da. Munduan ere, kirol berezi honen bideoak biralizatu dira. Kirol honen inguruan araudi oso bat dago, txapelketak eta kirola modu ofizialean praktikatzeko estadioak. 

Argazkietan ikusi litekeen moduan, animalia egurrezko zaldi buru bategatik ordezkatzen da eta buru hau makil luze bati itsatsita doa. Xehetasun hori ahazten badugu, diziplina honek ahal den guztia egiten du ohiko ekitazioa imitatzeko. Eta sinesten ez baduzu ere, ez da nitxozko kirol bat, Finlandian bakarrik 10.000 pertsona inguruk praktikatzen omen dute. 

Zergatik du horrenbesteko arrakasta? Arrazoi nagusia, benetako zaldiak mantentzea garestia dela da. Historikoki dirudun familiek soilik izan dute aukera kirol hau praktikatzeko. Modalitate honekin, demokratizatu egin da eliteko kirola. Bigarren arrazoia modalitate honen inguruan dagoen komunitatea da. Taldeak ezberdinak daude eta gazteak dira, nerabeak gehienak eta neskak nagusiki. 

Argazkiak ikusita txantxa bat badirudi ere, sekulako trebetasuna behar da trostan behar bezala ibiltzeko. Hain da horrela, jartzen diren oztopoak ekiditeko sekulako indarra eta iaiotasuna behar direla. Finlandian sortu zen kirola bada ere beste herrialde nordikoetara zabaldu da eta baita Herbehereetara ere. Euskal Herrian ikusiko al dugu sekula?