Finlandian kalean bizi den jendea izugarri murriztu da irtenbide sinple batengatik

Finlandian kalean bizi den jendea izugarri murriztu da irtenbide sinple batengatik 2008-2015 bitartean Finlandiak kalean bizi ziren pertsonen kopurua %35 murrituz du “Housing first” kanpainagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandian-kalean-bizi-den-jendea-izugarri-murriztu-da-irtenbide-sinple-batengatik/@@download/image/_95383120_homelessfinland1afp.jpg
2019/09/19

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

2008-2015 bitartean Finlandiak kalean bizi ziren pertsonen kopurua %35 murrituz du “Housing first” kanpainagatik.
Finlandian kalean bizi den jendea izugarri murriztu da irtenbide sinple batengatik

Kanpainaren formula hain da sinplea ezen txantxa dirudiela: behar duenari etxea eskaintzea inolako exijentziarik gabe. Pathways Housing First mugimendu estatubatuarrean inspiratuta, Finlandiako gobernuak 1.345 eskeko atera ditu kaleetatik. Hori dela eta, Helsinkin jada ez dago ia inor kalean bizitzen eta helburua da 2027rako bakar bat ere ez geratzea.

Dena giltzen entregatzearekin hasten da, esan bezala inongo baldintzarik gabe. Beste antzeko programek ez bezala, Housing First programak ez du desintoxikatzea eskatzen etxe bizitza bat eskuratzeko. Areago, etxeetan ez dago debekatua alkohola kontsumitzea.

Maila ertaineko auzoetan barneratuak daude etxe hauek eta onuradunak behartuta daude alokairua ordaintzera, eta hain justu, ordaindu dezakete Estatuak ematen dizkien laguntza ekonomikoengatik.

Sam Tsemberis, Housing First-eko sortzailearen hitzetan, gakoa pertenentzia sentimendu bat sortzea da. Hori lortzen da etxebizitzan eta buzoian errentariaren izena jarriaz adibidez. Horrelako detaile txikiek pertsonak gizatiartzen dituzte eta euren bizitza aldatzeko indarrak ematen dizkie.

Astero errentariek gizarte langintzako baten bisita jasotzen dute eta baita gaixotasun mental eta adikzioetan espezializatutako langile baten bisita ere. Hauek komunitatean barneratzen laguntzen diete programan dauden pertsonei. Arrakasta erabatekoa da, beste herrialdeetan kalean bizi diren pertsonen kopurua urtez urte haziz doan bitartean Finlandian beheraka doa.