Finlandiako lehen ministroaren eskoteak jasotako funtsik gabeko kritikak

Finlandiako lehen ministroaren eskoteak jasotako funtsik gabeko kritikak Beheko argazki honetan zerbait desegokia ikusten al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandiako-lehen-ministroaren-eskoteak-jasotako-funtsik-gabeko-kritikak/@@download/image/sanna-marin-1200.jpg
2020/10/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Beheko argazki honetan zerbait desegokia ikusten al duzu?
Finlandiako lehen ministroaren eskoteak jasotako funtsik gabeko kritikak

Zure iritzia aldatuko al zenuke argazkikoa Sanna Mirella Marin, Finlandiako lehen ministroa, dela esango banizu?

Herrialde baten buru izatera iritsi den munduko agintaririk gazteena da Marin eta kritikatua izan da honela azaltzeagatik aldizkari baten azalean. Arazoa kritikatu dutenen ustez eskotean dago, azpitik ezer ez eramatean, ez alkandora ez bularretakorik. Alderdi kontserbadoreak dioenez desegokiak dira lehen ministro batentzat.

Alta, milaka pertsonek ez dute hori uste. Munduko osoko pertsonak, batez ere emakume gazteak, Marin-en alde azaldu dira eta babesa emateko antzeko jantziekin argazkiak igotzen hasi dira euren sare sozialetara. #imwithsanna traolarekin argitaratutako argazkiak milaka dira jada. 

Polemika hau ez da kasu isolatua ordea. Sanna Marin lehen ministroa, askotan egon da polemikaren erdia ez gai politikoengatik, baizik eta matxismo kontuengatik. Argazki honekin batera pandemia egoera nola bizitzen ari den kontatzen duen elkarrizketa mardula ere badago, baina bigarren plano batean geratu da bere janzkeragatik. 

Eskotea al da arazoa benetan ala berdintasun falta?