Finlandiako haurrek informazio toxikoari aurre egiten ikasten dute

Fake news eta informazio bonbardaketaren garaiotan, isolatzea ez da nahikoa; irakurtzen dugunaren inguruan kritikoak izaten eta informazio faltsuei aurre egiten jakitekoa ezinbestekoa dugu gezurren uholdeari aurre egiteko. Gaitasun hori beste hainbat bezala irakatsi daiteke, eta hala, Finlandiako eskoletan hasi dira informazio toxikoa detektatu eta horri aurre egiteko tresnak irakasten.
Hala, informazio uholdean egia iragazi eta pentsamendu kritikoa garatzen ikasten dute herrialdeko haurrek. Infodemiak edo informazioaren gehiegizko presentziak desinformazioa eta nahasketa eragiten ditu, baina posible da horri aurre egitea.
Eta nola irakasten dute desinformazioa detektatu eta horri aurre egiten? Bada ipuinekin; The Guardian egunkarian argitaratutako erreportajean azaltzen denez, informazioa egiaztatzearen garrantzia irakasten diete haurrei. Bestalde, matematika ikasketetan estatistikekin gezurrak aireratzearen erraztasuna ikasten dute, historia klasean irudien bidez egiten diren manipulazioez, eta propaganda zein desinformazio kanpaina ikertzen dituzte; lengoaia ikasgaietan aldiz, hitzekin egin daitezkeen nahasmen eta iruzurrak ikasten dituzte.