Finlandiak soldata berdintasuna du helburu eta horretarako langileek besteen soldatak ikusteko aukera planteatu du

Finlandiak soldata berdintasuna du helburu eta horretarako langileek besteen soldatak ikusteko aukera planteatu du Herrialdeko sailkapen baten arabera, emakume finlandiarren soldata, 2020an, gizonezkoena baino %17.20 baxuagoa izan zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandiak-soldata-berdintasuna-du-helburu-eta-horretarako-langileek-besteen-soldatak-ikusteko-aukera-planteatu-du/@@download/image/Igualdad.jpg
2021/11/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Herrialdeko sailkapen baten arabera, emakume finlandiarren soldata, 2020an, gizonezkoena baino %17.20 baxuagoa izan zen.
Finlandiak soldata berdintasuna du helburu eta horretarako langileek besteen soldatak ikusteko aukera planteatu du

Emakumezko eta gizonezkoen arteko soldata-arrakala errealitate bat da mundu osoan. Hori dela eta, kolektibo ugarik soldata justua aldarrikatzen dute guztientzat, generoak balditzatu gabekoa. 

Finlandiako gobernua arazo honetaz kontziente da eta soldata berdintasuna bermatzea helburu duen lege bat planteatu du. Lege proiektuaren arabera, langileek euren lankideek irabazten dutena ikusi ahalko dute, bazterkeriaren bat egon dela uste badute salatzeko aukera izan dezaten. 

Proiektu honek gizon eta emakumezkoen arteana soldata-arrakala ezabatzeaz gain, pertsonei, beste arrazoiengatik, izan arraza edo besteren bat, soldata gutxiago jasotzea ere eragotziko luke. 

Erakunde batzuk lege proiektu honen aurka azaldu dira, lan lekuetan liskarrak sortu ditzakeela uste baitute. Kritika ugari jaso baditu ere ideiak, Berdintasun Ministroa den Thomas Bolmqvist-ek uste du legea onartua izango dela Finlandiar Parlamentuan. Espero dute gainera 2023ko hauteskundeen aurretik onartzea.

Soldata ezberdintasuna ez da, ordea, Finlandiako lan sisteman huts egiten duen bakarra. 2018an adibidez, lan bereizketa dela eta, emakumeek gizonezkoek baino maiztasun gutxiagoz egiten zutela lapostuetan gora jakin zen, erakutsiz emakumeari mugak ezartzea mundu osoan eta kultura gehienetan zabalduta dagoen praktika dela.