"Finlandia" saioa dator "Wazemank" ordezkatzera

"Finlandia" saioa dator "Wazemank" ordezkatzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandia-saioa-dator-wazemank-ordezkatzera/@@download/image/20111149782Anjel_Alkain.jpg
2012/12/13
berria
"Finlandia" saioa dator "Wazemank" ordezkatzera
Otsailetik aurrera, Anjel Alkainek zuzenduko duen 'Finlandia' umore saioa ikusi ahal izango dugu larunbat gauetan ETB1 katean.

Wazemank zikloa agortuta, proposamen berria dakar Anjel Alkainek eta berarekin lan egin ohi duen aktore taldeak: Finlandia. Esketxak utzi eta platora itzuliko dira "modu umoretsuan informatzera".

 Hamar minutuko atalek osatuko dute saioa. "Batzuk barre egiteko izango dira, eta beste batzuk denetariko gaiez modu xelebrean hitz egiteko", Azaldu du Alkainek. Berak ez ezik, Ainere Tolosak, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek eta Jon Iraolak erabili ohi duten estiloarekin jorratuko dituzte, besteak beste, zinema, bideojokoak eta gaurkotasunezko gaiak. Parodiarik ere ez omen da faltako.

Horretaz gain, astero-astero gonbidatu berezi bat izango dute platoan, eta umorez beteriko elkarrizketak egingo dituzte, bat-batean agertuko diren pertsonaiak arduratuko dira horretaz.

Finlandia larunbat gauero ikusi ahal izango da ETB1 katean, otsailetik aurrera. Wazemank-ek egindako bidearekin "oso kontentu" daudela azaldu du Alkainek, "primerako emaitzak" eman dituelako, baina ziklo hori itxi egin dela. Aurkeztu berri duten formatua zeharo desberdina izango omen da.