Finding Neverland (Descubriendo Nunca Jamas / Neverland) ****

Finding Neverland (Descubriendo Nunca Jamas / Neverland) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finding-neverland-descubriendo-nunca-jamas--neverland/@@download/image/49p48-1.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Marc Forster. Aktoreak: Johnny Depp, Kate Winslet, Julie Christie, Dustin Hoffman. Generoa: drama. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua. Urtea: 2004. Iraupena: 106 minutu. 
49.zenbakia
Finding Neverland (Descubriendo Nunca Jamas / Neverland)    ****
Monster's Ball apartaren ostean, J.M. Barrie idazlearen bizipenak islatzen dituen pelikula eder hau zuzendu zuen Marc Forster zinemagile finak. Irudimen krisi larria pairatzen ari da J.M. Barrie idazlea. Emaztearekin duen harremana ere gaiztotuz doa. Londresko parke politenean pasieran dabilen egun batean, Llewelyn Davies familiaren lau haur umezurtzekin egingo du topo. Eta, bat-batean, inspirazioa berreskuratuko du. Handik gutxira, Peter Pan idatziko du, eta Cork-eko Dukearen antzokian taularatuko da obra. Gau horretan bertan, Peter Pan sentiberak J.M. Barrie eta inguruko lagun guztien bizitzak aldatuko ditu. Drama irudimentsu eta hunkibera da.