Finding Nemo (Buscando a Nemo / Le monde de Nemo) ****

Pixar ekoiztetxearen marrazki bizidunetako perlatxo fina da. A Bug's Life, Toy Story eta Monsters Inc iradokitzaileak sortu dituen irudimen faktoria oparotik datorkigun beste harribitxi bat, hain zuzen ere. Urpekari talde batek Nemo pailazo-arraintxoa harrapatu, eta saldu egin du. Hala, Sydneyko dentista baten akuarioan amaitu du gizajoak. Aita, Marlin pailazo-arrain atsegina, semetxoaren bila abiatuko da. Abentura zirraragarri horretan, Dory arrain bitxia izango du bidelagun. Marrazo krudel batek, ordea, ez die su-etenik emango. Ikusleak eta zinema kritikariak liluratu ditu. Gag dibertigarriz josita dago. Aparta da, benetan.