Finding Forrester ***

Finding Forrester *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finding-forrester/@@download/image/7p42-3.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Gus Van Sant. Aktoreak: Sean Connery, Rob Brown, Anna Paquin, F. Murray Abraham. Generoa: drama. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua. Urtea: 2000. Iraupena: 136 minutu. 
7.zenbakia
 Jamal Wallace gazte afroamerikarra saskibaloi jokalari aparta da. Horri esker, beka bat lortuko du eskola entzutetsu batean. Jamalen benetako ametsa, ordea, idazle bihurtzea da. Egun batean, etxetik irten gabe ia lau hamarkada egin dituen idazle zahar batekin egingo du topo. Forrester jaunak Pulitzer saria irabazi ostean, bizkar eman zion bizitzari. Jamal gazteari lagundu ahala, bizitzaren plazerrak berraurkituko ditu, ostera. Gus Van Sant zinemagile ezohikoaren filmik samurrena da, ezbairik gabe. Txikia, ederra eta sentibera oso.