Fincher Hitchcocken atzetik

1950ean, Patricia Highsmithek bere lehen eleberria plazaratu zuen: Strangers on a Train. Urtebete geroago, Alfred Hitchcockek pantaila handira eraman zuen. Bada, Warner Bros ekoiztetxeak remake bat egin nahi du, eta horretarako, zer hoberik Gone Girl eleberri-film moldaketa arrakastatsuaren arduradunak lotzea baino? Gidoiaz Gillian Flynn idazlea arduratuko da berriro, David Fincher zuzendaritza lanaz eta Ben Affleck izango da protagonistetako bat. Filmak Strangers izango du izenburua.