Film laburren lehiaketa Elorrion

Film laburren lehiaketa Elorrion Parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte euren lanak gauzatzeko eta, epea amaitzean, film guztiak proiektatuko dituzte zineman. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/film-laburren-lehiaketa-elorrion/@@download/image/24-ordu-1.jpg
2021/12/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte euren lanak gauzatzeko eta, epea amaitzean, film guztiak proiektatuko dituzte zineman.
Film laburren lehiaketa Elorrion

Elorrioko Arriola Antzokian urteroko film laburren lehiaketa izango da martxan asteburu honetan, gaur eta bihar. 24 ordu digitalean izenak adierazten duen bezala, 24 ordutan sortu beharko dituzte lanak; oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatzea izango da zeregina. Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabilita.

Lehiaketaren oinarrien arabera, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu beharko dira, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei. Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du. 

Bihar, 20:00etan, hamaseigarren edizioko parte-hartzaile guztien film laburrak proiektatuko dituzte Elorrioko Arriola Antzokian, eta jarraian, sari-banaketa ekitaldia egingo dute. Talde irabazleak 700 euro jasoko ditu opari, eta bi finalistek 500 euro.

Jaialdiaren Youtubeko kontuan aurreko zenbait ediziotako lanak ikus daitezke.