Film laburren erakustaldia Pasaian

Film laburren erakustaldia Pasaian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/film-laburren-erakustaldia-pasaian/@@download/image/h9i7lqoz_1472027850.jpg
2016/08/24
berria
Ikuska film laburren XVIII.erakustaldian lanak aurkezteko igaro da dagoeneko. Jaialdia azaroaren 13tik 21era bitartean egingo dute.

Azaroan egingo dute Ikuskak antolatutako filmlaburren XVIII. Erakustaldia, Pasaian (Gipuzkoa). Edonork hartu dezake parte,antolakuntzarekin zerikusia dutenek izan ezik. Ikuskak ez dieinskripzio-tasarik kobratzen parte hartzen duten film laburrei. Film laburra2015ko urtarrilaren 1a baino ondoren egina izan behar du, eta gehiengo iraupena20 minutukoa.

Mota eta gaia libreak izango dira.Aurkeztutako lanak mutuak edo soinudunak izan daitezke. Elkarrizketa edoazpitituluak izanez gero horiek euskaraz edota gazteleraz egon behar duteaukeraketan parte hartu ahal izateko.

Horretarako hautatutako batzorde batek egingodu bidalitako lanen aukeraketa, horiek lehiaketan eta sekzio paraleloetan partehar dezaten. Elkarrizketak euskaraz dituzten film laburrak ere hautatuak izandaitezke MINTZAGUN Euskarazko Film Labur Onenari Sarirako hautagai izateko.

MINTZAGUN saria emateko film emanaldi berezibat egingo da, eta Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek emandako botozhautatuko da.  Sari hori irabaztenduen zuzendariak eskubidea izango du gutxienez 6 emanaldi egiteko zenbaiteuskaltegitan, eta emanaldi bakoitzeko 100 euro kobratuko ditu.

Erakustaldian parte hartzeko hautatutako filmlaburrek trofeo bat eta dirua jasoko dute. Honako kopuru hau jasoko dutesariaren arabera: 

    IKUSKA FILM LABUR ONENARI: 1.200€

    ZUZENDARITZA ONENARI: 600 €

    EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA: 500 €

    PUBLIKOAREN SARIA: 500 €

– Film laburren kopiak bidaltzeko aukerak:

    1.- Online bidaltzeko plataformen bitartez,nortasun-agiri eskaneatua edo beste edozein informazio e-mail honetarabidalita: info@ikuska.info

    2.- Linkak bidaliz, ikuskatu eta/edodeskargatzeko (Vimeo, Wetransfer, Youtube, etc), izen-emate orrian eskatzen deninformazioarekin batera.

    3.- Ohiko postaren bidez (gastuakparte-hartzailearen kontura izango dira), DVDaren kopiarekin batera honakohauek bidalita:

    – Zuzendariaren edo ekoizlearennortasun-agiriaren fotokopia.

    – Izen-emate orria beteta.

Informazio gehiago Ikuskaren webgunean.