Film laburrak, bidaia luzea hasteko prest

Film laburrak, bidaia luzea hasteko prest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/film-laburrak-bidaia-luzea-hasteko-prest/@@download/image/20101046395artalde.jpg
2012/12/13
berria
Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatuta eta Euskadiko Filmategiak kudeatutako Kimuak ekimenean, bederatzi film labur aukeratu dituzte. Tartean, zinemagile ezagunak dira, hala nola Asier Altuna (Aupa Etxebeste! film luzea eta Txotx eta 40 ezetz film laburrak) eta Borja Cobeaga (Pagafantas zuzendu ostean, luze jo gabe No controles pelikula estreinatuko du).

Aukeratutako lanak 800 zinema jaialditara bidaliko dituzte eta baita beste hainbat erakundetara, telebista katetara eta nazioarteko banatzaile askotara ere.

Hona hemen aukeratutako hamar lanak:
Amar (Isabel Herguera)
Artalde (Asier Altuna)
Daisy Cuter (Enrique Garcia eta Ruben Salazar)
Exhibition 19 (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe)
La gran carrera (Kote Camacho)
Khorosho (Miguel Angel Jimenez)
Un novio de mierda (Borja Cobeaga)
Ondar ahoak (Angel Aldarondo)
El premio (Leon Siminiani)