Film Labur Esperimentalen astea gaur hasiko da Donostian

Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolatuta, Clermont-Ferrand Zinemaldian aurkeztutako film labur esperimentalak proiektatuko dira aste honetan Donostiako Antzoki Zaharrean. Gaur otsailak 21a hasi eta larunbatera bitartean nazioarteko film laburren jaialdi garrantzitsuenetakoa denean hautatutako 34 lanak izango dira ikusgai Labo 2012 zikloaren baitan.
Labo sailaren helburua azken urteetan ekoitzi diren lan berrritzaile eta esperimental garrantzitsuenen bilduma aurkeztea da. Bide berriak arakatzen dituzten filmak aurkeztea da helburua, izaera arau-urratzailea dutenak bai errepresentazioari, bai narrazioari, eta baita esperimentazio tekniko zein estetikoari dagokionez ere.
Hainbat euskarri, teknika, formatu eta ikuspuntuko lanak izango dira ikusgai bost egunetan, eta iazko zikloaren aldean, fikzio gehiago eta animazio gutxiago izango du aurtengoak. Halaber, filmak pixka bat luzeagoak izango dira, eta beraz, kopurua ere txikiagoa izango da.
Ordua: Arratsaldeko 20:00ak
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra
Sarrera: Interesa duen edonorentzat zabalik
Frantziako erdigunean kokaturiko hiri honek urtero egiten duen film laburren jaialdia nazioarteko ospetsuenen artean dago. Aurten, urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitarte, 34. edizioa egin dute.
Labo sailaren hamaikagarren edizioa ere egin dute bertan, eta Il Capo izeneko dokumental esperimentalak italiarrak jaso du sari nagusia. Hain zuzen, Otsailaren 25ean izango da Donostian berau ikusteko aukera.

Informazioa
Ordua: Arratsaldeko 20:00ak
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra
Sarrera: Interesa duen edonorentzat zabalik
Clermont-Ferrand Film Laburren Zinemaldia