Film kontsumoa

%2,1 igo zen film kontsumoa 2012an. Screen Digest enpresak egindako ikerketak zinema, DVDen salmenta eta alokairua, eta Sareko nahiz telebistako ordainpeko plataformak hartzen ditu kontuan. Guztiotan, orotara, 47.000 milioi euro gastatu zituzten iaz mundu osoko herritarrek eta aurten ere gora egingo duela aurreikusi dute adituek, %2 eta %3 artean. Herrialdeka, AEB dira nagusi.