Filipidesen balentria hura...

Persia eta Atenasen arteko gudaren azken atala izan zen Maratoikobataila. Hain zuzen ere, Atenasek ustekabean irabazi zuen eta Filipidessoldadua Atenaserantz abiatu zen korrika batean albistea lau haizetarazabaldu asmoz. Jota iritsi omen zen eta guda irabazi zutela esan bezainlaster hil egin zen. Atenasen bertan 1896an jokatutako OlinpiarJokoetan egin zuten aurreneko aldiz maratoia.
Grezian urteurrena ospatzen ari dira aurten. Esate baterako, bikorrikalari beteranok Maria Polyzou eta Panayiotis Skoulis Atenas etaEsparta arteko 520 kilometroak osatzen ahaleginduko dira. Izan ere,kondairaren arabera, Filipides Maratonetik Espartara abiatu zen;Espartara iritsita, ez zioten lagundu eta Maratonera itzuli behar izanzuen, handik Atenaserako bidea hartzeko. Urriaren 31n, bestalde, 20.000 korrikalarik parte hartuko dute Atenasko Maratoi Klasikoan.